• Neguko ikastaroak: urte osoan zabalik
  • Ekaineko ikastaroak: maiatzaren 4tik 26ra
  • Uztaileko ikastaroak: ekainaren 1tik 23ra
  • Iraileko ikastaroak: ekainaren 1etik uztailaren 12ra
  • Ekaineko ikastaroak:
    • 64.00 €
    • Ordainketa: ekainaren 1etik 6ra
  • Uztaileko ikastaroak:
    • Trinkoak: 57,60 € (41,40 € langabeentzat)
    • Mintza Taldeak: 34,56 € (24,84 € langabeentzat)
    • Ordainketa: uztailaren 3tik 7ra
  • Iraileko ikastaroak:
    • Trinkoak: 64,00 € (46,00 € langabeentzat)
    • Mintza Taldeak: 38,40 € (27,60 € langabeentzat)
    • Ordainketa: irailaren 1etik 8ra
  • Neguko ikastaroak 2 ordu - 2,5 ordu (10 ordu astean):
    • Basaurin erroldatuak: 209,28 € 
    • Basaurin ez erroldatuak: 346,62 € 
    • Langabeak: 150,42 €
  • Neguko ikastaroak 4 ordu (20 ordu astean):
    • Basaurin erroldatuak: 417,28 € 
    • Basaurin ez erroldatuak: 691,12 € 
    • Langabeak: 299,92 €

Beka izateko eskubidea duen ikasleak matrikularen % 60 eskuratuko du.

1. Baldintzak

Urteko familia-errentak ezingo dira ondorengo taulan agertzen direnak baino handiagoak:

Kide 1eko familiak 10.668 €
2 kideko familiak 17.377 €
3 kideko familiak 22.820 €
4 kideko familiak 27.069 €
5 kideko familiak 30.717 €
6 kideko familiak 34.241 €
7 kideko familiak 37.576 €
8 kideko familiak 40.882 €

3.282 € gehituko dira beste kide konputagarri bakoitzeko.

Beka jaso ahal izateko Basaurin erroldatuta egon behar da. Galdakaokoek ere jaso dezakete beka hau errolda agiria aurkeztuz.

Ikasleak, beka hau jasotzeko, urrats bakoitzeko % 90 eskola-ordu jaso beharko du.

2. Epeak

Eskaria ikastaroan hasi eta lehenengo astean aurkeztu behar da.

3. Aurkeztu beharreko agiriak

  • Ikaslearen NAren fotokopia
  • Ikaslea agertzen deneko azken ekitaldiko Errenta Aitorpen oso(en)aren fotokopia(k)
  • Ordainketa egin ahal izateko, kontu zenbakoa (hala balegokio)

Errenta Aitorpena egin ezean, Foru Aldundiak luzatutako agiria aurkeztu beharko da, zeinek errenta aitorpena aurkeztu ez duela egiaztatzen duen.

4. Ordainketa

Asistentzia frogatu ondoren eta ikasleak Basauriko Udalararekin zergak ordainduta dituela ziurtatuta, transferentziaz itzuliko da ikasturtea amaitu ostean.

 5. Familia-unitate bereko 2., 3., eta gainontzeko kideentzako diru-laguntza

Familia-unitate bereko bi kidek edo gehiagok euskaltegian aldi berean ikasten badute, kide bakoitzak % 10eko deskontua izango du.

Aurkeztu beharreko agiria: Familia-unitatearen errolda-agiria.

  • Etorri euskaltegiko bulegora
  • Inprimakia bete
  • Sarrera proba egin, zure maila egiaztatzen duen agiririk ez badaukazu
  • Tasak ordaindu

Basauriko euskal agenda

Nortzuk gara

Basauriko Udal Euskaltegia erakunde publiko autonomoa da eta 30 urte baino gehiago darama euskalduntzean.

 Basauriko Udala IITT | Pribatutasun politika

Non gaude

 Urbi Kalea 33, 48970 Basauri
Telefonoa: 94 440 62 17 
 Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.