Izaera pertsonaleko datuak erabiltzeko baldintza orokorrak, eta datu horiek babesteko politika

Mesedez, arretaz irakurri erabiltzeko baldintza hauek, webgune hau erabili baino lehen. Webgune hau erabiltzen duenak onartu egiten ditu, inplizituki, erabiltzeko baldintzak. Baldintzekin ados ez bazaude, edo zalantzaren bat badaukazu, arren, ez erregistratu, eta ez erabili webgune hau.

Datuak babesteko politika

euskaltegia.basauri.eus webgunearen helburu nagusia da gure udalerriko herritarrei informazioa ematea.

Basauriko Udal Euskaltegiak bere gain hartzen ditu datu pertsonalak babesteari buruzko legezko betebehar guztiak, bereziki hauei lotutakoak:

  • Izaera pertsonaleko datuak dauzkaten fitxategi edo tratamenduak.
  • Datuak biltzearen xedea.
  • Informazioaren hartzaileak.
  • Egiten ditugun galderak aukerazkoak ala nahitaezkoak izatea.
  • Datuak biltzearen edo datuak emateari uko egitearen ondorioak.
  • Datuetara sartu, datu horiek aldatu, baliogabetu edota datu horien aurka egiteko eskubideak erabiltzeko aukera.
  • Tratamenduaren arduradunaren nortasuna eta helbidea, edo, hala badagokio, bere ordezkariarenak.

Basauriko Udal Euskaltegiaren asmoa da erabiltzaileak informazio egokia izan dezala, erabaki ahal izateko berariaz, askatasunez eta bere borondatez, ea bere datuak emango dituen eskatutako moduan. Zentzu horretan, erabiltzaileari jakinarazten diogu bere datuak fitxategi automatizatu batean sartuko ditugula, eta Basauriko Udal Euskaltegia izango dela fitxategi horren arduraduna.

Kasuan-kasuan kontrakoa adierazi ezean, inprimakietan bildutako datuak beharrezkoak eta nahitaezkoak izango dira webgunean ezarritako zerbitzuak eskuratu eta emateko. Erabiltzaileak datu zehatz, benetako eta osoekin bete behar ditu inprimakiak, eta bere gain hartuko du datu akastunek, faltsuek, zehaztugabeek edo eguneratu gabeek sor ditzaketen kalte eta galerengatiko erantzukizuna.

Basauriko Udal Euskaltegiak, bestalde, konpromisoa hartu du datu pertsonalen babeserako indarreko legedian eskatutako segurtasun-mailak erabiltzeko. Udalak, horretarako, beharrezko neurri teknikoak eta antolakuntzazkoak instalatuko ditu, datuak galtzea, datuak behar ez den bezala erabiltzea, aldatzea, baimenik gabe erabiltzea eta gainerako arriskuak saihesteko. Era berean, Basauriko Udalak sekretupean gorde beharko ditu indarreko legerian ezarritako fitxategi automatizatuetan bildutako datuak.

Erabiltzaileak edo bera ordezkatzen duen pertsonak, uneoro baliatu ahal izango du datuak ikusi, zuzendu, baliogabetu eta horiei aurka egiteko eskubidea, Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoan eta xede horrekin aplika daitezkeen gainerako araudietan ezarrita dagoenaren arabera. Horretarako, erabiltzaileak idatzia bidali beharko du, ondoko helbide elektroniko honetara: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko..

Gure kezka nagusia da modu seguruan biltegiratzea erabiltzailea modu pertsonalean identifikatzen duten datuak. Izan ere, arreta handia jartzen dugu datuok erabiltzailearen ordenagailutik gure zerbitzarietara transmititzerakoan.

Erabiltzaileen datuak, beren lana egiteko datu horiek behar dituzten langileek bakarrik erabili ditzakete. Diziplinazko ekintzak aplikatuko zaizkio datuak babesteko edo datuen segurtasunerako gure politikak hausten dituen langile orori.

Azkenik, gomendio bat: erabiltzailea bere ordenagailua erabiltzen ari ez bada, gogoan izan dezala saioa ixtea euskaltegia.basauri.eus webgunetik irten baino lehen, baita nabigatzailea ixtea ere, nabigatzen amaitzen duenean. Modu horretan, ordenagailua beste batzuek erabili ahal duten kasuetan, ordenagailu hori beste norbaitekin partekatzen bada edo lokal publiko bateko ordenagailua bada (liburutegia, «internet kafea»), inork ere ezin izango ditu erabiltzailearen datu pertsonalak edo korrespondentzia eskuratu.

Baldintza hauek onartzea

Webgune hau erabiltzen duenak agiri hau arretaz irakurri duela, eta bertako aholkuak ulertu eta bete egin dituela joko dugu. Datuak babesteko politika honekin edo bertan ematen diren aholkuekin ados ez bazaude, mesedez, ez erabili gure webgunea. Eskubidea izango dugu erabilerarako baldintza hau aldatzeko, hala egitea beharrezkoa dela jotzen dugunean. Aldaketa horiek egin, eta erabiltzaileak Basauriko Udalaren webgune hau eta beste batzuk erabiltzen jarraitzen badu, ulertuko dugu onartu egin dituela egindako aldaketak.

Basauriko euskal agenda

Nortzuk gara

Basauriko Udal Euskaltegia erakunde publiko autonomoa da eta 30 urte baino gehiago darama euskalduntzean.

 Basauriko Udala IITT | Pribatutasun eta datuen babesa politika

Non gaude

 Urbi Kalea 33, 48970 Basauri
Telefonoa: 94 440 62 17 
 Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.