Gure helburua euskalduntzea da
Euskara, gure hizkuntza
Aurki ezazu eskaintzen ditugun ikastaroetatik zure beharrak ondoen betetzen dituena.
Udal Euskaltegia Urbi plazan dago. Arizko metrotik 5 minutura eta Euskotren geralekutik 3 minutura.
Diru-laguntzak ere eskaintzen ditugu familiaren diru-sarreren arabera.
Gure helburu nagusietako bat izan da Udal Euskaltegia erakunde garden eta parte-hartzaile bihurtzea.
Etorri eta ikasi gurekin!
Inguru euskaldunean murgilduko zara: lotsarik gabe, beldurrik gabe, jariotasunez, lasai eta eroso.
TALDE PROFESIONAL BAT ZURE ESKURA
Gure ikasleez arduratzen gara
Gure ikastaroetako parte-hartzaileak 16 urtetik gorakoak dira, adin eta ibilbide profesional desberdinetakoak. Ikasgelan egiten diren jardueretan eta erabakietan hartzen dute parte, elkarkidetzan eta gizalegez; eta hasieratik hasten dira euskaraz hitz egiten.
Basauriko Udal Euskaltegiko irakasleok esperientzia eta prestakuntza handikoak gara. Euskararen irakaskuntzan trebatuta gaude eta etengabeko prestakuntza garrantzitsua da guretzat. Horrez gain, euskal kulturarekin konpromiso sendoa daukagu.
Zer eskaintzen dugu?
Zure beharrizanetara egokituko gara. Egingo dituzun jarduera komunikatiboak zure bizipen eta interesetatik hurbil egongo dira; eta hasieratik jarriko duzu praktikan ikasten duzuna.
KALITATEZKO EUSKALDUNTZEA
Euskaraz ikasi eta bizi
Zergatik aukeratu gu?
Urtero, 400 ikasle inguru aritzen dira Basauriko Udal Euskaltegian. 30 urteko esperientziarekin, eguneratutako metodologiarekin eta trebakuntza handiko irakasleekin zure hizkuntza helburuak lortzen lagunduko dizugu.
Etorkizunerako aukera bat
Metodologia, esperientzia eta helburuak
Badakigu bigarren hizkuntza ikastea bakarkako prozesua bada ere, taldean egitea komeni dela; horregatik, gure euskaltegian, ikasgelan zein etxean egindako lanean oinarrituta, ikasle bakoitzaren jarraipen zehatza egiten dugu eta ikasle bakoitzari gehien komeni zaion erritmo, teknika eta jarraibideak proposatzen dizkiogu.
30 urte baino gehiagoko ibilbide luze honetan eskarmentu eta ezagutza handiak pilatu ditugu euskararen irakaskuntzan. Badakigu hizkuntza bat ondo ikasteko behar-beharrezkoa dela hizkuntza hori egiazko komunikazio-egoeretan erabiltzea.
KALITATEA ETA ESPERIENTZIA
Zeu zara gure adierazlerik onena!