1.2. Egitura eta langileak

1.2.4. Konfiantzako langileak

Konfiantza kargu izenekoak behin-behineko langileak dira.

   Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuak (7/2007 Legea, apirilaren 12koa), bere 8. artikuluan, langile publikoak honela sailkatu ditu: karrerako funtzionarioak, bitarteko funtzionarioak, lan-kontratudunak eta behin-behineko langileak.

   Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren 12. artikulua behin-behineko langileei dagokie. Behin-behineko langileak dira libreki eta modu ez-iraunkorrean izendatu eta konfiantzazko edota aholkularitza bereziko lanak bakarrik egiten dituztenak. Langile horiek izendatu zituenak kargutik kendu ahal izango ditu hala erabakitzen duenean eta, edozelan ere, kargutik automatikoki kenduak izango dira beraiek izendatu zituenaren agintaldia amaitzen denean. Konfiantzazko karguak izendatzea alkateari dagokio.

   Konfidantza karguen izendapenak, 2015eko uztailean Udalbatza antolatzeko egingo den osoko bilkuran zehaztuko dira, Udal Araudi Organikoaren 34. artikuluaren arabera.

   Konfiantzako langileen informazioa 1.4.3 adierazlean ("Konfidantzazko langileak eta beraien ordainsariak") kontsulta dezakezu. Hemen ...

ITAren zenbakia:
3

Nortzuk gara

Basauriko Udal Euskaltegia erakunde publiko autonomoa da eta 30 urte baino gehiago darama euskalduntzean.

 Basauriko Udala IITT | Pribatutasun eta datuen babesa politika

Non gaude

 Urbi Kalea 33, 48970 Basauri
Telefonoa: 94 440 62 17 
 Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Bilatu